Kaixo lagunak:
Hementxe gaude aurten berriz ere II. Iskibi BTT zeharkaldia aurkezteko. Aurten, zirkuitu berria prestatu dugu eta zailtasun aldetik joan den urtekoaren antzekoa dela jakinarazten dizuegu. Izen-ematea 08:30ean hasiko da, eta irteera 10:00etan izango da. Parte-hartzeak 10 euro balio du. Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Parte-hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, abituallamiento gune bat egongo da eta bukaeran, luntxa , opari zozketa, dutxak eta txirrindak garbitzeko aukera ere izango da.
Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 34 kilometro izango ditu eta motzenak, berriz, 25. Ez ahaztu irteera kanpinetik bertatik izango dela. Proba egunerako 12 euroko menua prestatu dugu, bertan bazkaldu nahi duzunenentzat.
Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko arduragabekeriengatik gerta daitezkeen istripuak. Lanean arituko direnei kasu egitea eta denon artean ingurua behar bezala zaintzea eskatzen dizuegu. Besterik gabe, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Ongi etorriak II. Iskibi BTTra.



